Nafarroako Artxibo Nagusia
Nafarroako Artxibo Nagusia | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | AGN |
Mota | artxiboa |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Honen parte | Nafarroako errege-erreginen jauregia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1836 |
Aurrekoak | Nafarroako jauregia eta Nafarroako Comptos Ganbera (egoitza) |
webgune ofiziala |
Nafarroako Artxibo Nagusia, ofizialki Nafarroako Errege Artxibo Nagusia deitua, siglaz NEAN,[1] Nafarroa Garaiko artxibo historiko nagusia da.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1836ko errege-agindu baten ondorioz artxiboa sortu zuten. Agindu horrek Diputazioaren esku utzi zuen Kontuen Ganberaren artxiboaren kudeaketa, eta José Yanguas Miranda izan zen lehen artxibozaina. 1863an Yanguas hil ondoren, erakundea Diputazioko idazkarien ardurapera pasa zen.[3]
1896an artxiboa Nafarroako jauregiaren ondoko eraikinera lekualdatu zuten. Honek artxiboaren jarduera erabat suspertu zuen, batez ere, bi ikertzaileei esker: Iturralde Suit eta Arturo Kanpion.[3]
1981etik aurrera artxiboa Nafarroako Gobernuaren Kultura Departamentuaren ardurapean dago, Rafael Moneo tuterar arkitektoak 2003an zaharberritutako Nafarroako Erregeen Jauregian du egoitza.[3]
Zuzendariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- José Yanguas Miranda (1830-1863)
- Hermilio Oloritz (1881-1897)
- Mariano Arigita (1897-1902)
- Hermilio Oloritz (1902-1908)
- Gervasio Etaio (1909-1913)
- Carlos Maritxalar (1913-1920)
- Jesús Etaio (1921-1927)
- José María Uharte (1927-1936)
- José Zalba (bitartekaria, 1936-1942)
- José Ramón Castro Alaba (1942-1966)
- Florentzio Idoate Iragi (1967-1982)
- Juan José Martinena Ruiz (1983-2010)
- Félix Segura Urra (2010-)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Nafarroako Errege Artxibo Nagusia (NEAN). Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Segura Urra, Félix. «Fondos y colecciones personales y familiares en el Archivo Real y General de Navarra» Príncipe de Viana (Vianako Printzea Erakundea) (260): 665-699. ISSN 0032-8472..
- ↑ a b c Nafarroako Gobernua. Nafarroako Artxibo Orokorra. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Archivo General de Navarra (Gaztelaniaz)